Beste garaipen bat Amilibia eta Goenagaren taldearentzat

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 13a, 10:33
(RFBalonmano)

Suitzaren kontra 25-29 nagusitu ondoren, Europako Txapelketarako txanda nagusirako txartela eskuratu du Espainiak.

Aurrera jarraitzen du jubenil mailako Europako Eskubaloi Txapelketak, Zagreben (Kroazia). Bertan dira Mikel Amilibia eta Eneko Goenaga, Espainiako selekzioarekin lehian. Ostegunean Norvegiaren kontra (30-24) irabazi ondoren, atzo gauza bera egin zuen Suitzaren kontra. Hasieran lehia estua izan zen baina 6 puntuko aldea atera zion Espainiak Suitzari atsedenaldirako (16-10, eta 29-25 nagusitu ziren. 

Hala, txanda nagusirako txartela eskuratu du Amilibia eta Goenagaren taldeak, eta ondorioz, baita 2017an Georgian maila berean jokatuko dtuen Munduko Txapelketarakoere. Gaur atseden hartu ondoren, igandean izango dute hurrengo partida, Frantziaren aurka.