Bihar hasiko dira koadrilen arteko 3x3 txapelketa jokatzen

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 25a, 19:00
Uztaila erdialdean jokatu zuten ZASTen udako lehenbiziko hitzordua, 3x3 Saski Basque.

Bihar benjaminak eta alebinak lehiatuko dira eta etzi infantiletatik gorakoak.

Heldu da ZAST Zarauzko Saskibaloi Taldeak udako antolatu dituen hitzorduetatik bigarrena eta azkena: Koadrilen 3X3 Txapelketa, alegia. Uztaila erdialdean jokatu zuten 3x3 Saski Basque, ZASTek zein Euskal Saskibaloi Federazioak elkarlanean antolatutakoa, eta horren ondoren, "izaera herrikoiko" lehia zango da bihar eta etzi. Aia, Getaria, Orio eta Zarauzko jokalariei dago zuzenduta txapelketa hori. 

Lehenbiziko egunean, benjaminak— 2006-2007 urte bitartean jaiotakoak— eta alebinak— 2005-2006 urte bitartean jaiotakoak—lehiatuko dira, 15:30etik aurrera. Bigarrengoan, berriz, infantiletatik aurrerakoak. Infantil mailako —2003-2004 urte bitartean jaiotakoak—partidak zein gazte koadrilen txapelketa—2000,2001 eta 2002 urte artean jaiotakoei zuzenduta— goizez izango dira, 10:00etatik aurrera. 

Koadrilen arteko txapelketa, 1999tik aurrera jaiotakoei zuzendutakoa 15:30ean hasiko dute larunbatean. 8-15 minutu arteko partidak jokatuko dituzte eta ez dute denbora geratuko. Sei joko eremu atonduko dituzte itsas pasealekuan.

ZASTen webgunean aurki daiteke informazio osoa.