Eguzkia eta beroa nagusi

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 2a, 10:31

Goizeko lainoak desagertuta, giro eguzkitsua egingo du gaurkoan. Eguzkitsua eta beroa, balio altuenak 26 gradutara igoko dira eta. Egunaren amaieran behe-hodeiak agertu daitezken arren, zerua oskarbi mantenduko du oro har.

Itsasoak indartsu jarraitzen du, eta metro beteko olatuak altxatuko dira. Itsasbehera 12:03an izango da, eta itsasgora 18:21ean.