Arbeo-Ibabe nagusi Trikitilari Gazteen Txapelketan

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 8a, 10:55

Euskal Astearen barruan antolatutako txapelketen artean azkena jokatu zuten atzo arratsaldean, Modelo aretoan.

Zazpi bikote lehiatu ziren XXXVI. Trikitilari Gazteen Txapelketan, eta Eneko Arbeo azpeitiarrak eta Mireia Ibabe bergararrak osatutakoa izan zen irabazle. Bigarren sarituak Aitor Uzkudun errezildarrak eta Naiara Urresti fetariarrak osaturiko bikotea izan zen.

Argazkiak: Ibon Errazu