Dibertsitate funtzionalaren VII. Pilota Jaialdia jokatu dute

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2016ko ira. 10a, 21:43

Zarautz Kirol Elkarteko Pilota Sailak antolatuta pala partidak jokatu dituzte hamar lagunek jaiadian.

Gaur arratsaldean Dibertsitate funtzionalaren VII. Pilota jaialdia jokatu dute Frontoi Txikin. Zarautz Kirol Elkarteko Pilota Sailak antolatu du hitzordua, eta hamar lagun bildu dira pala partidak jokatzeko. Elkartetik jakinarazi dutenez, kirolariek astean behin entrenatzen dute, eta ikasturtean zehar pilota egokituko hainbat txapelketetan ere parte hartzen dute.