Itxasmendin jaiak, gaurtik igandera arte

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 16a, 09:27
Itxasmendi auzoko jaiak (Aiora LarraƱaga Solaberrieta).

Motoei lotutako ekintzak antolatu dituzte biharko, eta Jose Mari Zuazobide omenduko dute

Zarauzko Itxasmendi auzoko jaiak hasiko dituzte gaur arratsaldean, traka eta suziriekin. Igande iluntzera bitartean izango dira festetako ekitaldiak auzo horretan, eta berrikuntzarik ere bada aurten: Itxasmendiko I. Motoen Konzentrazioa antolatu dute, biharko. Egun osoan ibilgailu horiekin lotutako ekintzak egingo dituzte. Gainera, bihar, 19:00etan, Jose Mari Zuazobide omenduko dute, «Itxasmendiko jaietan eta Zarauzko herriarentzako egindako lanagatik».

Egitaraua
Gaur, ostirala
18:30. Jaien hasiera, traka eta suziriekin, eta Krav Maga Kids.
19:30. Pintxo potea, Karpan eta Laiotz taldea.
23:30. Dantzaldia Laiotzekin.

Bihar, larunbata
09:00. Itxasmendiko I. Motorren konzentraziorako izen-ematea eta ongi-etorri oparia.
10:00. Motorren irteera.
11:00. Arku-tiro txapelketa.
12:00-14:00. MinimotoGP zirkuitua, pistan.
14:00. Motozaleen ibilbidearen bukaera.
14:30. Herri bazkaria, Karpan.
16:00-18:00. MinimotoGP zirkuitua, pistan.
17:00. Motozaleentzako jokoak.
18:00. Narcis Roca pilotuaren Free Style erakustaldia.
19:00. Garaikurren banaketa eta oparien zozketa. Segidan, Jose Mari Zuazobideri omenaldia.
20:00- 23:30. Oceanic orkestra.

Etzi, igandea
11:30. Toka txapelketa.
11:30- 13:30. Haur parkea.
13:00. Patata tortilla lehiaketa.
16:00- 19:00. Puzgarriak eta apar festa.
18:00. Itxasmendi auzo elkartearen dantza taldea eta Krav Magaren erakustaldia, Oscar Iruretagoienarekin.
19:00. Pintxo potea karpan eta Txamukos mariatxiak.
21:00. Jaien bukaera traka eta suziriekin.