Legebiltzarrerako hauteskundeak

EH Bilduk mitin ibiltaria egingo du gaur

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 21a, 12:58
Zarauzko EH Bilduren bulego berria.

Koalizioaren bulegotik abiatuko dira, 19:00etan, eta hainbat geldialdi egingo dituzte herrigunean.

Lau gonbidatuk lau gai izango dituzte hizpide herriko lau gunetan. Parte hartzaileak ondorengoak izango dira: Ahmed Zriouil euskara ikaslea, Inaxio Illarramendi zarauztar gaztea eta Legebiltzarrerako zerrendako kide Marina Bidasoro eta Naiara Carvajal.

Aztertuko dituzten gai eta guneak, berriz, honakoak:

  1. gunea: Lege zaharren enparantzan, gatazkaren konponbide.
  2. gunea: Barren plazan, gazteria.
  3. gunea: Torre Luzean, euskara.
  4. gunea: Geltoki parkean, enplegua.

Trikitilariek, bertsolariek, txistulariek eta Montetxio Koruak girotuko dute mitin ibiltaria.