Pio Guerendiainen argazkiak Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 26a, 14:00

Argazkilari nafarraren Uhandreak eta ihesak (Tritones y fugas) erakusketa zabalduko dute bihar, Zarauzko Argazki eta Zinema Museoan. Itsaslabarretako harri eroriei atearatako zuri-beltzeko irudiak jaso ditu; hau da, itsasoaren eta lurraren arteko mugan erausitako haitzen paisaia.

Erakusketa bihar zabalduko dute, 10:00etan, eta azaroaren 20a bitartean iraungo du. Museoaren ordutegia honakoa da: asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Horrez gain, Photomuseumek mahai-inguru bat antolatu du Pio Guerendiainekin berarekin. Ekitaldia urriaren 21ean izango da, 18:00etan, doako sarrerarekin.