Legebiltzarrerako hauteskundeak

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen berri emango du Zarauzko Hitzak bihar

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 24a, 11:31
Taulan, 2012an Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan eman ziren emaitzak, herriz herri.

Zarauzko datuak-eta kontsultatu ahalko dira webgune honetan eta herriz herrikoak Urola Kostako Hitzaren atarian.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen atarian, kanpainaren azken orduetan sartuta dira alderdiak. Bihar, igandea, izango dira hauteskundeak eta egunean bertan emango ditu ZARAUZKO HITZAk herriko hauteskunde emaitzak-eta. Halaber, UROLA KOSTAKO HITZAk eskualde mailako datuak kaleratuko ditu.