Legebiltzarrerako hauteskundeak

EAJ izan da lehen indarra Zarautzen

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 25a, 21:42

4.888 herritarrek eman diote botoa alderdi jeltzaleari, eta 3.520k EH Bilduri, bigarren indarrari.


Duela 4 urte bezala, alderdi jeltzaleak jaso ditu boto gehien Zarautzen gaurko Eusko Legebiltzarerako bozetan. Guztira, 4.888 herritarrek eman diote botoa, botoen %42,02a.

Bigarren indarra EH Bildu izan da, 3.520 botorekin (%30,26a), eta hirugarrengoa, berriz, Elkarrekin Podemos, 1.479 botorekin (%12,71a). PSE-EEk 871 boto jaso ditu (%7,48a) eta PPk, berriz, 632 boto (%5,43a). Parte hartzea %65,68koa izan da.

Hona hemen gaurko emaitzak:

EAJ: 4.888

EH Bildu: 3.520

Elkarrekin Podemos: 1.479

PSE-EE: 871

PP: 632

Ciudadanos: 116

PACMA: 57

Ganemos/Si se puede: 32

PFYV: 18

Recortes Cero/GV: 14

LN: 3

Orain 4 urte baino 128 boto gehiago jaso ditu gaur EAJk eta EH Bilduk, berriz, 261 gutxiago. Hona hemen duela lau urteko bozetako emaitzak:

EAJ: 4.760


EH Bildu: 3.781


PSE-EE: 1.479


PP: 747


IU-UPEC: 233


EB-AZ: 131


UpyD: 103


Ezker Batua: 99


Equo: 89


Pacma: 30


Pum+J: 19


UCE: 14
PH: 11