Euskal Etxeen Arteko Mus Txapelketako saioa, urriaren 11n

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 3a, 17:51

Munduko Mus Txapelketaren aurretiko partidak (CTME).

8. jardunaldia jokatzeaz gain, afaria egingo dute Gaztelekuan; txartelak salgai daude Turismo bulegoan.

Euskadiko Mus Batzordeak antolatuta, Euskal Etxeen Arteko 39. Munduko Mus Txapelketa jokatuko dute Donostira, urriaren 8tik 16a bitartean. Txapelketa hainbat jardunalditan jokatuko da eta saio gehienak Donostian bertan egingo dituzte, Kursaal Kasinoaren aretoetan. Jardunaldi batzuk, ordea, beste herri batzuetan jokatuko dituzte, turismoa egin eta gastronomiaz gozatze aldera. Hori dela eta, urriaren 11an Zarautzen ariko dira musean.

Txapelketaren 8. jardunaldia izango da, Argentina, Australia, Kanada, Txile, AEB, Espainia, Frantzia, Mexiko, Peru, Urugai, Venezuela eta Euskadiko 14 bikoteren parte-hartzearekin. Partidak jokatzen 19:00etan hasiko dira, baina aurretik txakolin upategi bat eta herria bera bisitatuko dute. Jardunaldiaren ondoren, afaria egingo dute Gaztelekuko frontoian, 21:00etan hasita.

Afarirako 40 bat lagunentzako txartelak jarri dituzte salgai Turismo bulegoan, 35 euroan. Txartelak erosateko azken eguna osteguna izango da, urriaren 6a. Menuan arraina izango da protagonista, eta afaria trikitilariek girotuko dute.