Zeru estaltzen joango da arratsalderako

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 11a, 08:31

Goizaldean zerua garbi egongo da eta giro freskoa egingo du. Hala ere, egunak aurrera egin ahala hodeiak agertzen joango dira, eta arratsalderako guztiz estaliko da. Ekialdetik joko du haizeak, tenperaturan aparteko aldaketarik eragin gabea: 18 graduren bueltan ibiliko da dira balio altuenak.

Itsasoa lasai antzera dabil, eta 0,5-1 metro inguruko olatuak espero dira. Itsasgora 13:42an izango da, eta itsabehera 19:56an.