Egun hodeitsua, zaparrada arriskuarekin

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 13a, 09:44

Giroa nahasiarekin jarraituko du gaurko egunak. Hodeiak izango dira nagusi, nahiz eta ostarteren bat zabalduko den. Gainera, zaparradak bota ditzake, batez ere arratsaldean.

Hego haizea ibiliko da egunaren lehen partean, tenperatura 20 gradutara iritsiz, baina arratsaldean mendebaldetik joko du, eta freskatzera joko du. Haizea indartu egingo da gauean kostaldean.

Itsaso lasai antzera dago, baina haizearen aldaketarekin kizkurtu egingo da arratsaldean, eta 0,5-1 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasbeherak 09:09an eta 21:34an izango dira, eta itsasgora 15:26an.