Mobibike Eguna 2016 (egitaraua)

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 25a, 20:10

Urriaren 30ean, igandean, ospatuko da Mobibike Eguna. Jarduerak Aritzbatalde kiroldegiaren inguruan izango dira.

Egitaraua

09:00. BTT zeharkaldia.

09:30. Triatloi txikia.

11:00. Bizikleta itzulia herrian, pertsonaia ezagunekin.

11:30-15:00. Umeentzako zirkuituak eta erakusketak.

17:00. Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen saio berezia, Aritzbatalde kiroldegian. Sarrerak 6 euroan; aurrez Biyonan eta Lau okindegian, eta egunean bertan lehiatilan.