Aldaketarik ez

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 26a, 09:00

Gaur ere lainoak eta urdinguneak tartekatuko dira eta tenperatura antzekoa izango da.

Gaur ere hodeiak eta ostarteak izango dira. Goizeko behe lainoa desagertuta, zerua oskarbi egongo da eta giro atsegina egingo du. Arratsalderako, ordea, lainoak sartuko dira berriz ere. Ipar/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura aurreko egunetako antzekoa izango da: 21 gradu egingo ditu gehienez eta 14 gradu gutxienez.

Ipar-ekialdeko haizeak itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu. Duela gutxi izan da itsasbehera (08:41ean) eta 21:16ean izango da hurrengoa. Marea 15:08an egongo da goian.