Eguraldi atsegina egingo du gaur

Zarauzko Hitza 2016ko aza. 2a, 10:13

Goi mailako lainoak ager daitezke eta arratsalderako ipar haizea sartuko da.

Goizetik oskarbi egongo da zerua, nahiz eta tarteka goi mailako hodeiak agertuko diren, bereziki, arratsalde-gau partean. Goizean mendebaldeko haizea ibiliko da eta arratsaldean iparraldekoa indartuko da. Oro har, giroa  goxoa egingo du, 10-21 gradu artean.

Haize aldakorrak itsaso kizkurra eragingo du eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi-metro bete arteko olatuak altxatuko ditu. 12:43ean izango da itsasbehera eta 18:49an itsasgora.