Hodei Collazo nagusi Orruan

Zarauzko Hitza 2016ko aza. 21a, 12:02

Imanol Yeregi zumaiarra sailkatu da bigarren postuan, eta Ainara Aymat zarauztarra hirugarrengoan, emakumezkoen open mailan.

Asteburuan jokatu dute Euskal Surf Zirkuituko hirugarren proba Orrua eta Izustarri artean. Larunbat arratsaldetik aurrera baldintza onak izan dira, eta horrek surf ikuskizuna bermatu du. Ibon Amatriain zarauztarrak, esaterako, 10 puntuko olatua lortu zuen larunbatean, eta Imanol Yeregi zumaiarrak ere bederatzi puntutik gorako bi olatu hartu zituen.

Hodei Collazo zarauztarra eta Garazi Sanchez algortarra nagusitu dira hirugarren jardunaldi horretan.  Yeregik, txapelketa bikaina burutu ostean, bigarren sailkatu da. Hala, Euskal Zirkuituko sailkapen orokorrean lehenengo postuan jarraitzen du, bi garaipen eta atzoko bigarren postuarekin. Ainara Aymat zarauztarrak, berriz, hirugarren egin du asteburuan.

Mundakan izango da azken proba, abenduan, eta bertan erabakiko da zirkuituko irabazlea.

SAILKAPENA:

Open gizonezkoak:

1. Hodei Collazo
2. Imano Yeregi
3. Jatyr Berasaluce
4. Kalani Da Silva

Open emakumezkoak:

1. Garazi Sanchez
2. Ariane Ochoa
3. Ainara Aymat
4. Sara Urresti