Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna

Hasi dituzte indarkeria matxistaren inguruko jardunaldiak

Zarauzko Hitza 2016ko aza. 23a, 10:15

Parekidetasun sailak antolatuta, askotariko hitzaldiak izango dira gaur Alameda hotelean.

Indarkeria matxistaren legearen eta prozesu judizialaren nondik norakoetan sakontzeko antolatu dituzte lehenbiziko aldiz jardunaldiok. Egun osoa iraungo dute eta guztira lau hitzaldi eta mahai ingurua izango dira. Arratsaldeko saio horretan, indarkeria matxistaren biktimak izan direnei emango diete hitza.