Jende ugari Erdi Aroko Azokan, askotariko ikuskizunek erakarrita

Zarauzko Hitza 2016ko abe. 10a, 15:48

Asteazkenean zabaldu zuten azoka eta bihar arte iraungo du. Postuez gain, askotariko ikuskizunez gozatzeko aukera dago.

Fakirraren ikuskizuna, ehiza-hegaztien hegaldi erakustaldiak, Erdi Aroko musika, bufoiak... Bada zer gozatua Zarauzko Erdi Aroko Azokan. Askotariko produktuen postuak zein ekitaldiak aurkituko ditu Musika Plaza, Lege Zaharren enparantza, Torre Luzea zein Erribeherazahar kale ingurura bertaratzen direnek. 23:00ak arte izango da azoka zabalik gaur, eta bihar egun osoan ere bai.