Gabonetako ekitaldiak

Jaiotza eramangarrien lehiaketak baditu irabazleak

Zarauzko Hitza 2016ko abe. 24a, 09:00
Jaiotza lehiaketako originaltasun sari berezia jaso duen lana (Artezaleak).

Jaiotza eta Olentzero Eramangarrien Lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean, Villa Mundan. Aurten, 22 lana aurkeztu dituzte Artezaleak antolatutako ekimenera, eta epaimahaiak horietatik hiru saritu ditu.

Originaltasunaren Sari Berezia:
Intza Egaña, Ainitze Egaña, Markel Gonzalez eta Aner Gonzalez.
100 euroko txartela, Ostadar paper dendan eskola materiala erosteko.

Haur Saria (10 urtera arte):
Saioa Calleja, intza Izagirre eta Intza Urretabizkaia.
175 euroko txartela, Albizu pintura dendan arte eta plastika materiala erosteko.

Gazte Saria (11 urtetik gora):
Lore Austing, Jone Azkue, Malen Ruiz, Maddi Etxeberria, Maria Arriola, Itzel Padilla eta Naroa Iribar.
200 euroko txartela, Garoa liburu dendan erosteko.