Gabonetako ekitaldiak

Olentzeroren jaia Santuiturrin

Zarauzko Hitza 2016ko abe. 24a, 14:40

Santuiturri plazako bizilagunek antolatuta, Olentzeroren etorreraren jaia ospatzen ari dira. Goizean goizetik, puzgarriak, jokoak eta eskulanak izan dira haur zein gaztetxoentzat. Eguerdi partean, berriz, herri kirol jaialdia izan dute, eta jatekoen nahiz edatekoen postua ere jarri dute. Arratsaldean, ipuin kontalariaren ondoren, 17:30ak aldean, Olentzero etorriko da eta eskutitzak jasoko ditu.