Gabonetako ekitaldiak

Herriko haurren gutunak jaso ditu Olentzerok

Zarauzko Hitza 2016ko abe. 24a, 19:24

Santuiturri plazan izan da arratsaldean, eta herriko txikienen gutunak jasotzen aritu da. Berak trukean  goxokiak eman dizkie. Ikusmin handia sortu du Olentzeroren etorrerak, eta ilara polita sortu da berarengana iritsi ahal izateko.