Gabonetako ekitaldiak

Eguberri Eguna Zarauzko Musika Bandaren doinupean

Zarauzko Hitza 2016ko abe. 25a, 20:18
Zarauzko Musika Bandaren Eguberri Kontzertua (Aritz Mutiozabal).

Zarauzko Musika Bandaren Eguberri Kontzertua hitzordu klasiko bat da. Aurten ere Merkatu plazako lehen solairuan eskaini dute, eta herritar ugarik atseginez jarraitu du; aretoko aulki ia guztiak bete dira, eta behe solairuan ere izan du publikoa. Iosu Isasti zuzendariaren gidaritzapean, Gabon kutsuko zortzi pieza interpretatu dituzte; besteak beste, Haur eder baten bila, Jingle bells, A Christmas dance party N.1 eta Olentzero. Hurrengo emanaldia Urteberri Egunez izango dute.