Gabonetako ekitaldiak

Gabonetako Haur Parkea, txikienen gozagarri

Zarauzko Hitza 2016ko abe. 27a, 12:39

Herriko haur eta gaztetxoek gaur eta bihar (abenduak 27 eta 28) izango dute Haur Kultur Taldeak antolatutako parkeaz gozatzeko aukera. Urtero bezala, Aritzbatalde kiroldegian atondu dute: 7 urte bitarteko umeentzat eskubaloiko kantxan, eta 8-12 urte bitarteakoentzat, pilotalekuan. Sarrera doan da, eta bere ordutegia honakoa: 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara.