Gabonetako ekitaldiak

Arratsaldean helduko dira Errege magoak herrira

Zarauzko Hitza 2017ko urt. 5a, 15:30
Errege magoen iazko desfiliko irudi bat (Amaia Ventas Aldabaldetreku)

18:30ean hasiko da desfilea, Bizkaia kalean.

Atzo bildu zituen Bizarzurik Errege Magoentzako Zarauzko haurren gutunak, eta gaur helduko dira herrira Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Bizkaia kaletik, Photomuseum paretik abiatuta egingo dute desfilea herrian zehar, eta ohiko geldialdiak egingo dituzte. Lege Zaharren enparantzan amaituko dute, Jesus haurtxoa agurtu eta opariak emanez.

Erlazionatuak