Itziar Aizpuruk ETB1eko 'Euskalduna naiz, eta zu?' saioan hartuko du parte

Zarauzko Hitza 2017ko urt. 6a, 18:31

Asteazkenean estreinatuko dute, 22:15ean, eta euskaldunak euskaldunei buruz hizketan azalduko dira, besteak beste.

ETB1ek programa berri bat estreinatuko du datorren asteazkenean: Euskalduna naiz, eta zu? Astero emango dute prime time ordutegian, 22:15ean. Oraingoz, hiru atal prestatu ditu Gorringo ekoizpen etxeak. Baina atal gehiago egiteko itxaropena du Anjel Alkain saioko zuzendariak —Aitzol Barandiaran da beste zuzendaria—.

Lehen hiru ataletan azalduko dira, besteak beste, Xabier Amuriza, Onintza Enbeita, Julen eta Antxon Telleria, Zuriñe Hidalgo, Asier Odriozola, Iñaki Artola, Aitzol Atutxa, Joseba Apaolaza, Jon Plazaola, Maider Unda, Maixa eta Ixiar, Alex Sardui, Josebe Iturrioz, Xabier Saldias eta Itziar Aizpuru. «Hiztun onen bila joan gara, zer kontatua dutenak euskaldunei buruz hitz egiteko. Jende aurrean lan egitera ohituta dauden pertsonak izango dira agertuko direnak».

Berrian irakur daiteke albistea osorik.