1988. urtean hasitako plana

Zarauzko Hitza 2017ko urt. 13a, 09:30

Xabier Txurruka alkateak jakinarazi duenez,  1988an onartu zuten Errotaberriko lehenbiziko plan partziala, Abendañokoarekin batera.  «Bikiak ziren. Hura gauzatu zen, ordea». Errotaberrikoa, aldiz, «arazo juridikoak eta kudeaketari dagozkionak medio, atzean geratu zen».  2001ean onartu zuten behin betiko plan partziala, eta birpartzelazio zein urbanizazio proiektuak, berriz, 2003an.  Urte horretan bertan, ordea, Euskal Herriko Justizia Epaitegiak epaia eman zuen egindako guztia deseginez.

Hala, berriz hasi behar izan zuten. Kontzertazio Batzordea berria osatu eta berregindako plan partziala (2007an) ,birpartzelazioa eta urbanizazio  proiektua (2012an) onartu ondoren, iaz sinatu zuten hitzarmena  udalak eta URAk, Iñurritza eta Olaa errekak desbideratzeko. Agentziak berak finan­tzatuko ditu lan horiek, 4,4 milioi euroko aurrekontuarekin. «Desblokeatzea lortu dugu eta espero dugu Zarautzen hobe beharrez izatea».