Markesina berriak jarri dituzte lineaz kanpoko autobusentzat

Zarauzko Hitza 2017ko urt. 24a, 16:47
Brigadako langileak markesinak jartzen. (Zarauzko Udala)

Nafarroa kalean, Frantziskotarren komentuaren aurrean jarri dituzte bi markesina, bi aldeetara. "Markesina berriei esker, hautazko autobusen erabiltzaileek azkarrago jakingo dute non geratzen den autobusa eta zain dauden bitartean babesean egongo dira", nabarmendu du Maite Garrastazu Mugikortasun zinegotziak.

Abuztutik gera daitezke gune horretan lineaz kanpoko autobusak, ezkontzetarako, sagardotegietara joateko zein irteeretarako baliatzen dituztenak, besteak beste. Horren helburua  herriko erdigunean autobusen pilaketa zein zarata saihestea izan da, bereziki, Bixkonde kalean. "Hartutako neurri hauekin Nafarroa kaleko puntu zehatz batean sortzen den trafiko pilaketa arintzea espero dugu", adierazi du Garrastazuk.

Erlazionatuak