ZAEko jubenilak bikain Oriaren jaitsieran

ZAEko gizonezkoen trainerua Oriaren jaitiseran (Aritz Mutiozabal)

Sei traineru lehiatu dira jubenilen kategorian, eta Zarauzko ontzia izan da bizkorrena, 14:05,51ko denborarekin; haren atzetik sailkatu dira San Juan eta Castro, hurrenez hurren, 8 eta 16 segundora. Gizonezkoetan Hondarribia izan da garaile, eta Enbata ontziak erakustaldi txukuna egin du, 14. postuan sailkatuta. Beteranoetan, berriz, ZAEko ontzia zortzigarren sailkatu da; Zumaia izan da lehena.