Banatu dituzte Inauterietako Kartel Lehiaketako sariak

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 18a, 18:10

David Agirrezabalagak jaso du epaimahaiaren saria eta Aitor Gabirondok herritarrena, Haizea Cuestaren ordez.

Atzo egin zuten Inauterietako Kartel Lehiaketako sari banaketa ekitaldia, Euskalduna tabernan. Bertan izan ziren Turismo zinegotzi Ixidor Larrañaga, Felix Borda Euskaldunako ordezkaria eta David Agirrezabalaga epaimahaiaren saria jaso duen zarauztarra. Haiekin batera, Aitor Gabirondo izan zen, Haizea Cuestari egokitu zaion herritarren saria jasotzen. 400 euro jaso ditu Agirrezabalagak eta bi lagunentzako afaria Euskaldunan bertan Cuestak.

Agirrezabalagaren Grease Malekoian lana hautatu du kartel lehiaketako epaimahaiak—Larrañagak, Artezaleakeko Carmen Agirretxek, Bordak eta Juan Mari Tolin argazkilariak —, eta herritarrek, berriz, Cuestaren Balea Pirata lana. Turismo Bulegoaren Facebook-en “atsegin dut” jaso ditu horrek.

Kartel lehiaketara aurkeztu dituzten 57 lanak Euskaldunan daude ikusgai.