'Lion' filma emango dute Modelon

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 3a, 10:00
Dev Patel aktorea 'Lion' filmean.

Oscar sarietarako hainbat izendapen izan ditu Garth Davis zinegileak zuzendutako lanak. Benetako istorio batean oinarrituta dago, eta Dev Patel, Rooney Mara, David Wenham eta Nicole Kidman aktoreek hartu dute parte bertan. Gaurtik astelehena bitartean herrian ikusteko aukera izango da.

Emanaldiak:

  • Martxoak 3, ostirala: 22:00etan.

  • Martxoak 4, larunbata: 19:30ean eta 22:00etan.

  • Martxoak 5, igandea: 19:30etan.

  • Martxoak 6, astelehena: 17:00etan eta 20:00etan.