Herri galdeketa

Zarahitzen egoitza zabalduko dute arratsaldean

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 9a, 11:21

Zarahitzen egoitza Zuberoa kalean (Zarahitz).

Herri galdeketa egin arte Zarahitz herri ekimenak egoitza izango du Zigordia kalean. Gaur arratsaldean, 19:00etan, egingo dute inaugurazio ekitaldia, Xabier Euzkitzek eta Araitz Urtiagak aurkeztuta. Herri galdeketa egin ahal izateko sinadura bilketaren fasea amaitu da, eta 3.153 sinadura bildu dituzte herrian; gutxienez 2.000 behar zituzten prozesua abian jartzeko. Orain, bigarren faseari ekingo diote, eta horren berri emango dute gaurko agerraldian. Aurreratu dutenez, martxoaren 18an egun osoko egitaraua izango duen festa egingo dute, eta Zarauzko herri galdeketaren aldeko Saritzen tonbola ere antolatu dute.