Kiroldegiko langileen auzia

Gutuna: 'Kiroldegiko langileen grebaren inguruan'

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 15a, 09:55
Grebara jo dute kiroldegiko langileek aste honetan (Aritz Mutiozabal).

Kiroldegiko langileen grebaren harira, Olatz Rezabalek Zarauzko Hitzara bidalitako gutuna.

"Zarauzko kiroldegiko auziarekin lotuta, nire arbuio handiena adierazi nahi diet udalari eta bere politikariei, muturreko egoera honetara heltzeagatik. Izan ere, langileek haiekin hitz egiten saiatzen ari dira pasa den irailetik.

A zer lotsa eta a zer amorrua greba bat deitu behar izatea kasu egin diezazuten. Politikari jaun-andereak, nahikoa da langileen interesak zapaltzen jarduteaz.

Gero, Zarautz egundoko leku bezala salduko dute, zerbitzu ezin hobeak eskaintzen dituena. Hori oso ongi dago, baina ez langileen lan baldintza negargarrien kontura.

Kiroldegiko erabiltzaile gisa, lehenbailehen akordio batera hel daitezen eskatzen diet. Langileei  honakoa esan nahi diet: jo eta ke irabazi arte! Politikariei, berriz, zero bat jarriko nieke".

Olatz Rezabal. Zarautz.