Kiroldegiko langileen auzia

Udal Gobernuak kiroldegiko auzian bitartekari lanak egiten jarraituko du

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 15a, 10:00

Astelehenean bildu ziren kiroldegiko langileak udal ordezkariekin. Horiek enpresen proposamena helarazi zieten, eta beharginek adierazi dute proposatutakoa ez dela inondik ere euren eskakizunetara hurbiltzen. Udal ordezkariek, euren aldetik, nabarmendu dute adierazpenok aztertuko dituztela eta bitartekari lanetan jarraituko dutela auzia lehenbailehen konpon dadin.