Kiroldegiko langileen auzia

Auto karabana egin dute kiroldegiko langileek

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 16a, 18:20

Grebaren 11. egunean, gaur auto karabana egin dute BPXport eta Balea Igeriketa enpresetako langileek, ELAk babestuta. Larunbatera arte iraungo dute lanuzteek eta mobilizazio gehiago egingo dituzte. Bihar kanpaldia egingo dute udaletxe atarian, 10:00etatik 13:00etara eta larunbatean, berriz, manifestazioa, 12:00etan kiroldegitik irtenda, udaletxe parera.