Jesus Mari Alkortak eta Mikel Kaperotxipik irabazi dute Zarauzko Ikurrina

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 25a, 12:45
Jesus Mari Alkorta eta Mikel Kaperotxipik irabazi dute Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketa (Aritz Mutiozabal).

Bikote oriotarra gailendu zen mus txapelketako finalean, Xabier Aizpuru eta Javier Azpiazu Xarra azpeitiarren aurka.

Atzo iluntzean jokatu zuten Zurekin Zarauzko Ostarilen Elkarteak antolatutako Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketako finala, Kulixka jatetxean. Karta jokoa luze joan zen, baina emozioz betekoa. Jesus Mari Alkorta eta Mikel Kaperotxipi oriotarrak desbantailarekin ekin zioten lehiari, Xabier Aizpuru eta Javier Azpiazu Xarra azpeitiarrak 7-6koarekin iritzi zirelako azken txanpara. Baina Orioko bikoteak lehen jokoa irabazi zuen eta berdinduta geratu ziren.

Une horretara iritsita, aurkariak elkarren artean hitz egiten aritu ziren, sari ekonomikoa –6.000 euro– erdibana banatu ala ez erabakitzeko. Azkenean, ez partitzea erabaki zuten, eta lehiarekin jarraitu zuten. Oriotarrek, aurreko jokoaren ildo beretik, bigarrena ere irabazi zuten, eta horrela Zarauzko Ikurrina erditsi zuten. Zarauzko txapelketa irabazten duten lehen aldia zela jakitera eman zuten; azpeitiarrek, aitzitzik, lau aldiz izan dira garaile, baina bosgarrenak ihes egin zien.

Bi hilabetez jokatu da mus txapelketa, Joe, Argi, Euskalduna, Itxas Lur eta Txiki Polit tabernetan, eta aurten, 53 bikotek hartu dute parte. Atzo, finalaren ondoren, sariak banatu zituzten; lehen 37 bikoterentzat egon ziren opariak eta oroigarriak, alegia. Sari berezirik ere izan zen, Itziar Aguilar eta Mario Marinel lehen bikote mistoaren saria jaso zuten, eta Iñaki Agirrezabalaga eta Patxi Olazabal Paxok osatutakoak lehen zarauztarrarena.

Jarraian, lagunarteko afaria izan zuten, eta mus txapelketa azkarra ere jokatu zuten

Sailkapena
1. Jesus Mari Alkorta eta Mikel Kaperotxipi (Orio). 6.000 euroko saria.
2. Xabier Aizpuru eta Javier Azpiazu Xarra (Azpeitia). 2.000 euroko saria.
3. Ibai Esoain eta Jon Ubegun (Orio). 500 euroko saria.
4. Joxean Munoaundi eta Antxon Munoaundi (Azpeitia). 250 euroko saria.

Erlazionatuak