Zehaztu dituzte hiruhilekorako Paperezko Lagunen hitzorduak

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 27a, 11:43

Hiru saio iragarri dituzte: apirilaren 27an Eszterren ondarea liburuari buruz, maiatzaren 18an Koadernoa zuri lanaren inguruan eta ekainaren 15ean Zimurrak-i buruz.

Garoa liburu dendako Paperezko Lagunak saioetako datozen hiruhilabeteko honetarako hitzorduak finkatu dituzte. Lehenbizikoa Sandor Marai eslovakiarraren Eszterren ondarea (Igela, 2003) liburuaren inguruan izango da, apirilaren 27an.

Bigarrengoa hitzorduan, maiatzaren 18an, Arantxa Iturberen Koadernoa zuri lana aztertuko dute. Bertan izango da egilea bera. Hiruhileko azkenengo saioan, berriz, Paco Rocaren Zimurrak nobela grafikoa izango dute hizpide paperezko lagunek. Ekainaren 15ean izango da hori.

Ohi bezala, saioak Alex Gurrutxaga zarauztarraren gidaritzapean egingo dituzte, liburu dendan, 19:30etik aurrera.