Kiroldegiko langileen auzia

Langileek greba amaituta, martxan da berriz Zarauzko kiroldegia

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 30a, 10:13
09:30ean ireki dute Aritzbatalde kiroldegia (Aritz Mutiozabal).

08:30ean erregistratu dute hitzarmena udaletxean, eta 09:30az geroztik, zabalik da berriz ere kiroldegia.

Zarauzko kiroldegiko langileek bertan behera utzi dute greba gaur, osteguna, hitzarmena sinatu ostean. Horrenbestez, 09:30az geroztik, zabalik da berriz ere kiroldegia. Udal Gobernuak BPXporten lan hitzarmena jarri zien mahaiaren gainean joan den martxoaren 23an. Orduz geroztik negoziatzen aritu dira langileak eta enpresa, eta langileek hitzarmena "ontzat" jota, gaur goizean, 08:30ean, erregistratu dute hitzarmena udaletxean.

Hainbat eguneko greba egin dute langileek, lan hitzarmena berritzea eskatzeko.

Laster informazio gehiago.