Kiroldegiko langileen auzia

Xabier Txurruka: "Kiroldegiko langileek barkamena eskatu beharko liekete Udaberriko kideei"

Zarauzko hitza 2017ko mar. 31a, 16:16
Aritzbatalde Kiroldegia

Xabier Txurruka alkateak hurrengo adierazpena bidali du Kiroldegiko langileen auziaren inguruan. Adierazpenak horrela dio:

"BPXport eta Baleako langileek barkamena eskatu beharko liekete Udaberri Jubilatu eta Pentsiodun Elkarteko kideei, beren Batzar Orokorrari  egin zieten sabotajeagatik. Alkatea Modelo Aretoan gonbidatu zela, manifestariek barruko batzarraren martxa oztopatu zuten, irainez eta ate joka. Zergatik eta zertarako tratu hori beren aitona-amonak izan zitezkeenei? Errespetu falta izugarria iruditu zitzaidan, eta salatu beharra nuen."