Pro Zarautz 2017

'Surfaren bidez Indian genero rolak hautsiz' dokumenatala eskainiko dute gaur Modelon

Zarauzko hitza 2017ko api. 19a, 11:30
Calcuta Ondoan erakundeak Indian duen proiektuko argazkia. (Calcuta Ondoan)

Pro Zarautz zinema jaialdiaren barruan antolatu dute ekimena, eta bertan Calcuta Ondoan erakundea Indian egiten ari den lana azalduko dute.

Pro Zarautz Txapelketa abian da, eta gaur arratsaldean genero berdintasuna lortzeko bidean surfa tresna eraginkorra izan daitekeela erakutsiko dute Modelo aretoan, Pro Zarautzen Zinema Jaialdian. Ildo horretan, bi proiektu aurkeztuko dituzte. Alde batetik, Donostiako Calcuta Ondoan gobernuz kanpoko erakundea Indiako neskak ahalduntzeko egiten ari den lana izango dute hizpide, eta 'Surfaren bidez Indian genero rolak hautsiz' laburmetraia eskainiko dute. Bestetik, Gipuzkoako Surf Federazioaren Emakumeak Surflari proiektua ere aurkeztuko dute.

Horrez gain, Haritz Aranbururen proiektuak jasotzen dituen fim dokumentala ere emango dute gaur arratsaldeko saioan.

19:00etan hasiko da saioa, Modelo aretoan.