Pro Zarautz 2017

Irudietan: Surfa eta herri kirol erakustaldia gaur goizean Pro Zarautzen

Zarauzko hitza 2017ko api. 22a, 14:30

09:45ean eman diote hasiera gaur Pro Zarautz txapelketako laugarren jardunaldiari, eta gizonezkoen lehia jokatuko da egunean zehar.

10:00etarako jardunaldiko lehen surf saioan parte hartu duten surflariak uretan ziren dagoeneko. Eguraldi ederraz gain, itsasoaren baldintzak ere "oso onak" direla nabarmendu dute antolatzaileek, eta egunean zehar ikuskiizun polita ikusteko aukera izango dela aurreikusi dute.

Dena dela, gaur goizean surfaz gain, herri kirol erakustaldiaz gozatzeko aukera ere izan dute herritarrek Pro Zarautz gunean.

Argazkiak:Pro Zarautz eta Zarauzko Hitza