Zehaztu dute Txaparrotan noiz jokatuko duten

Zarauzko Hitza 2017ko api. 24a, 14:15
Iazko ekitaldiko irudi bat. (Aiora LarraƱaga Solaberrieta)

Urtero legez, aurten ere Hondartzako Eskubaloiaren Festa hartuko du Desertu Txikiak udan, Zarauzko Eskubaloiak antolatuta. Gaur bertan sare sozialen bidez jakinarazi dituzte datak: uztailaren 1ean eta 2an izango da haurren ekitaldia, eta hurrengo asteburuan, uztailaren 8an eta 9an, helduena. Halaber, datozen egunetan jakinaraziko dute izen emateari buruzko xehetasunak.