Irudi bat baino gehiago

Eider Goenaga Lizaso / Gipuzkoako Hitza 2017ko api. 28a, 10:15

Argazki generoak, teknikak eta argazkigintzaren bilakaera azaltzen ditu Photomuseumeko erakusketako (Photomuseum).

Urteurrena ari dira ospatzen Zarauzko Photomuseumen. 1992an eman zituzten lehen pausoak, hainbat erakusketarekin, eta ibilbideak sendotu egin du proiektua.

Photomuseum museoak 25. urteurrena du aurten. Ramon Serras eta Leopoldo Zugazaren bildumak bat eginda sortutako proiektuak indartsu jarraitzen du mende laurden geroago, eta bisitariak hartzen eta argazkigintzarekin lotutako erakusketak, hitzaldiak eta bestelako jarduerak antolatzen jarraitzen du.

Duela 25 urte, 1992ko apirilaren 19an, Zarauzko hainbat aretotan zortzi argazki erakusketa antolatu zituzten (Walter Reuter, Raoul Ubac, Joan Fontcuberta, Gabriel Cuallado, Pere Formiguera, Cristina Zelich, Humberto Rivas eta Kutxaren Argazki Artxiboa), eta Aproximación a Walter Reuter, fotógrafo y cineasta en el exilio filma proiektatu zuten. Hura izan zen lehen Argazki Bilera, eta ordutik urtero egin dute. Aurten, apirila eta maiatza artean, Juan Muguruzaren Azalak eta Gabriel Cualladoren Argazkiak erakusketak daude Photomuseumen; Bilera 25 urte geroago erakusketa Sanz Enean; Daniel Sanchezen Tokibanatutako mundua Torre Luzean; eta Alvaro Ledesmaren Uholdearen ondoren Zazpi galerian.

Erreportajea osorik irakurtzeko: Gipuzkoako Hitza