Maiatzaren 13an egingo dute Zarauztik Mundura jaia

Zarauzko Hitza 2017ko api. 29a, 12:05
Iazko Zarauztik Mundura aniztasun jaia (Aiora LarraƱaga Solaberrieta).

Astebete lehenago, maiatzaren 6an, bazkaria eta dantzaldia antolatu dituzte gaztelekuan.

Hamargarren urtez, Zarauztik Mundura aniztasunaren jaia antolatu dute, eta aurten maiatzaren 13an ospatuko dute Lege Zaharren enparantzan. Ohi bezala, munduko hainbat herrialdetako jakiak dastatzeko aukera izango da, baina baita haien dantzakin eta musikekin gozatzeko parada ere.

Aurten ere, astebete lehenago, lagunarteko bazkaria antolatu dute gaztelekuan; maiatzaren 6an iznago da, 14:00etatik aurrera. Bazkariaren ondoren, gaineera, dantzaldia ere iznago da. Bazkarirako txartelak 8 euro balio du, eta Gizarte Zerbitzuen bulegoan eros daiteke.