Asteartean izango da Hirugarren Adinekoen Mahaiak antolatutako laugarren saioa

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 1a, 10:21
Felix Zubiak 'Artrosia eta hezurretako mina' hitzaldia eskaini zuen, Hirugarren Adinekoen Mahaiak antolatutako lehenbiziko saioan, otsailaren 1ean.

Mayte Sancho psikologoak eskainiko du Etxebizitza kolaboratiboak: aukera berriak hitzaldia, 19:00etan, Modelo aretoan.

Zahartze prozesuari aurre egiteko alternatiba berriaz ariko da Mayte Sancho bihar. Duela urte batzuk Europako iparraldean jarri zituzten martxan adienkoen etxebizitza kolaboratiboak, eta Euskal Herrriko zenbait tokitan ere gauza bera egiteko interesa piztu da. "Europan arrakasta izaten ari den ideia hau Euskal Herrian ezagutaraztea ideia oso ona iruditzen zait, eta Mayte [Sancho] bezalako aditu batek Zarautzen gai hau jorratzea aukera paregabea da", nabarmendu du Miren Letamendia Hirugarren Adinekoen zinegotziak. Sanchok etxebizitza hauek zer diren eta nola funtzionatzen duten azalduko du, 19:00etatik aurrera, Modelon.

Letamendiak herritarrak bertaratzera gonbidatu ditu. "Hirugaren Adinekoen mahaiko kideak gogotsu ari dira lanean gai interesgarriak jorratzeko. Gainera, zenbait gai interes orokorrekoak dira eta kolektibo honentzat pentsatuak dauden arren, adin ezberdinetako jendea gerturatu da hitzaldietara. Dinamika berarekin jarraituko dugu", adierazi du.

Biharkoa Hirugarren Adinekoen Mahaiak antolatzen duen laugarren saioa izango da. Otsailean Felix Zubia mediku zarauztarrak Artrosia eta hezurretako mina hitzaldia eskaini zuen; martxoan Hirugarren adina eta sexua saioa Aitziber Estonbat sexologo eta Zarauzko Sexu Aholkularitza Guneko arduradunak eta apirilean Lurdes Urbina aholkulariak Klown Terapeutikoa hitzaldia. Hilero saio bat antolatuko du mahai horrek.