Herri galdeketa

'Erabaki, zertarako?' solasaldia ostegunean, Modelon

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 2a, 09:00

Gure Esku Dagoko bozeramaile Zelai Nikolasek, Kataluniako Ara és l'hora kanpainako Lluc Salellasek, Olatz Peon Tolosako alkateak zein Julen Mendoza Errenteriako alkateak hartuko dute parte.

Maiatzaren 7ko galdeketari buruzko zalantzak argituko dituzte Modelo aretoan, ostegunean, Aurreko bozketak nolakoak izan diren, Katalunian nola egin duten eta bestelako galderak erantzungo dituzte mahai inguru horretan. Gure Esku Dagoko bozeramaile Zelai Nikolasek; Kataluniako Ara és l'hora kanpainako Lluc Salellasek eta galdeketa jada egin duten bi udalerritako alkateek, Olatz Peonek (Tolosa) zein Julen Mendozak (Errenteria), hartuko dute parte bertan.

Samara Velte kazetari eta Zarahitzeko kideak egingo ditu moderatzaile lanak. 19:00etan hasiko da Zarahitz herri ekimenak antolatutako ekitaldia.