Irudietan: Eskubaloiko jubenil nesken Espainiako Txapelketaren aurkezpena eta harrera

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 3a, 13:04

Fase finalaren funtzionamendua eta nondik norakoak azaltzearekin batera, parte hartuko duten eskubaloi taldeei harrera egin diete gaur eguerdian. Ekitaldia udalbatzar aretoan izan da, eta Zarauzko Eskubaloiko kide Inma Saez de Santamariak nahiz Miren Uriak eta Xabier Txurruka alkateak egin diete ongi etorria parte hartzaileei.

Zarauzko Udalaren izenean, alkateak Musika plaza irudikatzen duen oroigarri bana eman die; talde guztietako ordezkariek ezin izan dute egon ekitaldian, oraindik bidaian zeudelako, baina oparia guztiengana helaraziko dutela adierazi dute.

Eskubaloiko jubenil nesken Espainiako Txapelketako fase finala gaur hasi eta igandea bitartean jokatuko dute, Aritzabatalde kiroldegian.