Herri galdeketa

M7: Egitaraua

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 6a, 19:09

Igandean, askotariko ekitaldiak izango dira herriko hauteslekuen inguruan. Ikusi hemen egitaraua.

Herrigunean

  • Egunean zehar. Taloak, sagardoa, pintxoak eta edariak, eta  Arraioren irratsaioa zuzenean.
  • 09:00. Lege Zaharren enparantzako hauteslekuaren irekiera. Zarahitzeko kide Araitz Urtiagak herri ekimenaren testua irakurriko du.
  • 10:00. Bizikleta martxa herrian zehar.
  • 11:00. Jalgi dantza taldearen emanaldia.
  • 11:30. Salsa emanaldia.
  • 12:00. Muxikoak.
  • 18:00. Mikro irekia: Asier Serrano, Nerea Altxu, Unax Noga, Beñat Intxauspe...
  • 19:00. Fan&Go taldearen kontzertua.
  • 20:00. Hauteslekuaren itxiera.
  • 20:30. Amaierako ekitaldia, emaitzekin.

Merkatu plaza Haurren txokoa izango da bertan.

  • 11:00. Malabare ikastaroa.
  • 12:00. Haurren konpartsa, buruhandi eta txistulariekin.
  • 17:00. Antzerkia.
  • 18:00. Ipuin kontalaria.

Gurmendi plaza

  • 09:00. Hauteslekuaren irekiera.
  • 12:00. Bertsolariak.
  • 17:30. Agosti eta Barrenarekin poteoa.
  • 20:00. Hauteslekuaren itxiera.

Aritzbatalde

  • 09:00. Hauteslekuaren irekiera.
  • 11:00etatik aurrera. Dinamika eta DJa.
  • 20:00. Hauteslekuaren itxiera.

Iñurritza

  • 09:00. Bertsolarien plazako hauteslekuaren irekiera.
  • 12:00. Herri kirolak.
  • 17:00. ZKEko irristaketa taldearen eskutik, herri kirolak patinetan. Norberak bere patinak eraman beharko ditu.
  • 18:00. Gurpil gaineko surf ikuskizun parte hartzailea eta DJak. Norberak bere patin eta patineteak eraman beharko ditu.
  • 20:00. Hauteslekuaren itxiera.

Ametsa plaza

  • 09:00. Hauteslekuaren irekiera.
  • 20:00. Hauteslekuaren itxiera.