Herri galdeketa

M7: Informazio praktikoa

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 6a, 19:08

Bihar da galdeketa eguna, eta horren inguruko xehetasunak aurki daitezke ondoko testuan: hautesle kopurua; hauteslekuak eta haien ordutegia eta botoa eman ahal izateko baldintzak, besteak beste. 

 

Galdera - erantzunak
Galdera: Nahi al duzu izan Euskal Estatu Burujabe bateko herritarra?
Erantzunen aukerak: Bai, Ez edo zuri.

Hautesle kopurua
Zarautzen, 19.523 hautesle. Dagoeneko 1.000 lagunetik gorak eman dute aurretiazko botoa. 

Hauteslekuak
Zarautzen, bost hautesleku. Hautesleku bana:
- Gurmendi Plazan.
- Aritzbatalden.
- Bertsolarien Plazan.
- Gure Ametsa Parkean.
- Udaletxe Plazan.

Hauteslekuen ordutegia
09:00etatik 20:00etara irekita egongo dira hauteslekuak botoa emateko.

Nork eman dezake botoa?
- Boza emateko baldintzak:

  • Maiatzaren 7tik aurrera 16 urte eta gehiago dituzten herritarrek eman dezakete botoa.
  • Bakoitzak edozein bozkalekutan eman dezake botoa.

- Eraman beharreko dokumentazioa:

  • Nortasun Agiria, EHNA, Pasaportea edo Gida Baimena.
  • Dokumentazioan erroldatutako herria zehazten ez badu, errolda agiria aurkeztu beharko da hauteslekuan.

- Nola egiaztatuko da hautesleen nortasuna, bizilekua eta adina?

  • Galdeketan ez da eskatuko ez erroldarik erabiliko, baina sistema informartiko bat erabiliko dute pertsona batek bi aldez ez duela botoa ematen bermatzeko. Sistema horrek agiriaren zenbakia baino ez du erregistratuko.
  • Behin identifikazio zenbakia erregistratzen denean, ordenagailuak ez du zenbakia berriz sartzen utziko, eta sarean konektatuta dauden gainerako ordenagailuek ere ez.

 

- Berme batzordea: Esther Agirre, Juanjo Alvarez, Andoni Eizagirre, Mikel Elorza, Amagoia Gurrutxaga, Iñigo Iruretagoiena, Joakin Landa eta Ainhoa Murua.

- Begiraleak:  Izaskun Mendizabal dendari ohia, Laxaro Azkune bertsolaria eta Azpeitiko galdeketako kidea, Modesto Arrieta EHUko irakaslea, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia eta Arantxa Arruti Burgosko prozesuan epaitua.