Herri galdeketa

"Euskal aberri baten ametsaren lekuko izatea garrantzitsua da"

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 7a, 12:34
Joxe Joan Gonzalez Txabarri, Ahaldun Nagusi ohia eta kanpo begiralea (Aritz Mutiozabal)

Gipuzkoako Ahaldun Nagusi ohi Joxe Joan Gonzalez Txabarri kanpo begirale gisa ari da lanean Zarauzko galdeketan.

"Antolaketakoek eskatu digutenez, bermea ematea da egiten diren gauzak eta aurrera eramaten diren jarraibideak egoki egiten direla eta txukun egiten direla. Eta hori bermatzen saiatuko gara", adierazi du Gonzalez Txabarrik gaurko egitekoari buruz. "Herri galdeketa bat jarri da martxan, eta nahi duten herritarrek parte hartuko dute. Guk ikusi beharko dugu herr¡tarren parte hartze hori zuzen egiten direla".

Galdeketaren ingurua zera dio: "Bi gauza daudela esango nuke. Alde batetik, gai hauen inguruko galdeketak herritarrei egitea gero eta inportanteagoak direla uste dut. Europarrak eta herritarrak izan nahi dugun neurrian gero eta normalagoak izango dira bizitzan zehar halako kontsultak antolatzea. Bestetik, abertzale bezala, gaurko gaia hori denez, euskal aberria nahi dugunok aukera moduan, euskaraz biziko den euskal aberri baten ametsaren lekuko izatea garrantzitsua da. Aurrera begira, XXI. mendearen hasieran horren aldarrikapena egin genuela jakitea ere garrantzitsua dela uste dut".